viernes, 6 de junio de 2014

MATEMATIKA

Azterketa arbelean egingo dugu hobeto ulertzeko. Unitatea garatzeko beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptuak gogoratzea; irudi lau baten azalera kalkulatzea, neurri-unitate gisa karratua erabiliz; paper laukidun batean azalera jakineko irudi batzuk marraztea, karratu bat unitate gisa hartuta; azalera-unitateak zein diren jakitea: zentimetro koadroa, dezimetro koadroa eta metro koadroa; bai eta haien laburdurak ere; azalera-unitateen arteko erlazioak zein diren jakitea, eta haiek erabiltzea gaurko helburuak dira. Klasean 181 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak; 182 eta 183 orrialdeko 1, 2, 3, 4 eta 5 ariketak; eta 184 eta 185 orrialdeko 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 ariketak egingo ditugu.  Denbora badugu, hasiko gara zuzentzen. Etxerako 55 eta 56 fitxak egingo ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario