viernes, 31 de enero de 2014

AEO


Denbora libre dugu faltatzen zaiguna bukatzeko, edo etxekolanak egiteko; ondoren pizka bat jolastuko dugu hemen sartzen.

TUTORETZA


Elkarrizketa onaren arauak arretaz irakurriko ditugu, gure artean saiatuko gara egiten eta ez ahazteko gelan ipiniko dugu.

INGURUNE


77 orrialdeko 1 eta 2 ariketak zuzenduko ditugu. Ondoren, Substantzia puruen eta nahasteen arteko aldea jakitea; nahasteak homogeneoak edo heterogeneoak izan daitezkeela jakitea eta nahasteetako substantziak banantzeko erabiltzen diren metodoetako batzuen berri izatea gure helburuak dira. Gero, bakoitzak bere aurkezpena egiten klasean irakurri duguna laburtzen jarraituko du. Etxerako 79 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egingo ditugu.

MATEMATIKA


Hasteko gaur 6. gaiko azterketa egingo dugu, amaitu ahala ordenagailuak hartuko ditugu eta edmodon test eta buru kalkulua egingo ditugu. Bukatzen dugunean, sitean 7. gaiko titulua eta 91 orrialdekoa kopiatuko dugu eta 1. eta 2. ariketak bertan egingo ditugu. Gero, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu, klasean denbora badugu, bestela etxerako.

jueves, 30 de enero de 2014

INFORMATIKA


Gaur, gure aurkezpena idazten jarraituko dugu, andereñoak zuzentzeko. Ondoren, bakoitzak bere avatar prestatuko du, idatzitakoa grabatzeko.

INGURUNE


Hasteko  materia zer den eta zer propietate dituen ikusiko ditugu, sitekoa edmodoren bidez zuzenduko dugu eta bakoitzak bere aurkezpena egiten hasiko da, klasean irakurri duguna laburtzen. Etxerako 77 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egingo ditugu.

martes, 28 de enero de 2014

INGURUNE AZTERKETARAKO


Hasteko, 5. gaiko azterketa egingo dugu. Bukatu ahala, isiltasunez eta astiro ordenagailua hartuko dugu. Sitean horri berri bat egingo dugu 6. gaiarako, eta hor bertan 75 orrialdeko bi lauki berdeak koipatuko ditugu, interneten antzeko argazkiak bilatuko ditugu ipintzeko eta galderak erantzungo ditugu.


MATEMATIKA


86 orrialdeko 7, 9, 10, 11 eta 14 eta 89 orrialdeko 8, 9, 10, 11 eta 12 ariketak zuzenduko ditugu, zalantza guztiak argituko ditugu eta siteko ariketak egingo ditugu birpasatzeko, datorren ostiralean azterketa dugu eta.

lunes, 27 de enero de 2014

MATEMATIKA


85 orrialdeko 4, 5 eta 6; 86 orrialdeko 1, 2, 3, 4 eta 5 eta 88 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak eta 23 fitxa zuzenduko ditugu. Gero, 86 orrialdeko 7, 9, 10, 11 eta 14 ariketak egingo ditugu klasean. Etxerako 89 orrialdeko 8, 9, 10, 11 eta 12 ariketak egingo ditugu,

viernes, 24 de enero de 2014

AEO


Bukatu baditugu gure lan guztiak denbora libre izango dugu, bestela gogor jarriko gara lanean dena bukatzeko.

TUTORETZA


Hasteko Lorenaren portaerari buruz hitz egingo dugu eta ondoren Gelarako elkarbizitza arauak irakurri eta aztertuko ditugu, Gero, klasean jarriko dugu beti kontuan izateko.

INGURUNE



 18 fitxa arbelean zuuzenduko dugu, ondoren andereñoak edmodora bidaliko digu ariketen erantzunak eta guk bakarrik zuzenduko ditugu. Gero, mapa kontzeptuala eta aurkezpena bukatuko ditugu eta sitera igoko ditugu. Etxerako ikasi behar dugu, hurrengo asteartean azterketa dugu eta.

MATEMATIKA


84 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu.  Problemak atzekoz aurrera ebazten ikasiko ditugu. Ondoren, edmodon buru kalkulu egingo dugu. Siteko ariketa guztiak bukatuko ditugu eta koadernoan 85 orrialdeko 4, 5 eta 6; 86 orrialdeko 1, 2, 3, 4 eta 5 eta 88 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu. 
Etxerako 23 fitxa dugu.

jueves, 23 de enero de 2014

INFORMATIKA


Siteko inguruneko gauzak eta matematikarenak egingo ditugu. Bukatzen dugunean, gure aurkezpena sitean idazten hasiko gara, informatika orrian horretarako orri berri bat egingo dugu eta aurkezpena izena emango diogu. Idatzita eta zuzenduta dagoenean, hasiko gara grabatzen.

INGURUNE


Siteko ariketak bukatuko ditugu eta 70 orrialdeko 2 ariketa bubbl.us erabiltzen egingo dugu, ondoren bukatu ez dutenek aurkezpena egingo dute; bitartean andereñok gure etxeko lana, siteko ariketak, mapa kontzeptuala eta aurkezpenak zuzenduko ditu. Etxerako 18 fitxa egingo dugu.

martes, 21 de enero de 2014

INGURUNE


16 eta 17  fitxak zuzenduko ditugu. Gero, 68 eta 69 orrialdeko 11, 12 eta13 ariketak ahoz egingo ditugu. Klasean, sitean 68 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 pasaden egunetik bukatu behar ditugu eta 6, 7, 8, 9 eta 10 ariketak egingo ditugu sitean ere. Bukatzen dugunean, aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako koadernoan 70 orrialdeko laburpena kopiatuko dugu. 
AZTERKETA DATA JARRIKO DUGU DATORREN ASTERAKO.

MATEMATIKA


21 eta 22 fitxak zuzenduko ditugu, Ondoren, zenbaki hamartarrak alderatzen eta handienetik txikienera eta alderantziz ordenatzen ikasiko ditugu. Sitean  izenburua eta lauki urdina kopiatuko dugu. Gero, sitekoa bukatu ez dutenek bukatu behar dute eta  arbeleko ariketa sitean egin behar da. Ondoren, birpasatuko dugu hiru zikloko siteko ariketak egitenEtxerako 84 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu. 
 AZTERKETA DATA DATORREN OSTIRALERAKO IPINIKO DUGU

lunes, 20 de enero de 2014

MATEMATIKA


81 orrialdeko 3, 4 eta 5 ariketak; 82 orrialdeko 1, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 ariketak zuzenduko ditugu. Gero sitekoa bukatu ez dutenek bukatu behar dute eta bukatu dutenek hiru zikloko siteko ariketak egingo dituzte. Etxerako 21 eta 22 fitxak egingo ditugu,

viernes, 17 de enero de 2014

AEO


Aprobetxatu ahal dugu matematika eta ingurune bukatzeko, ondoren denbora libre izango dugu.

INGURUNE


Bideoa ikusi eta gero Lur Planeta Unibertsoan ikusiko dugu,  67 orrialdeko 1 eta 2 ariketak zuzenduko ditugu. Ondoren, sitean 68 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu. Bukatzen dugunean, aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako 16 eta 17 fitxak egingo ditugu.

MATEMATIKA


79 orrialdeko 2 ariketa eta 80 orrialdeko 1 eta 2 ariketak zuzenduko ditugu, Gero, nola biderkatzen den zenbaki arrunt bat 10ez, 100ez eta 1.000z buruz; nola  irakurtzen idazten eta deskonposatzen diren zenbaki hamartarrak; zenbaki hamartar baten zati osoa eta zati hamartarra bereizten ikusiko ditugu. Ondoren, Edmodon ahozko buruketak eta buruzko kalkulua egingo ditugu, bukatzen dugunean sitean 82 orrialdeko lauki urdinean dagoena kopiatuko dugu eta 2 ariketa egingo dugu, azteazkenekoa bukatu eta gero. Koadernoan 81 orrialdeko 3, 4 eta 5 ariketak eta 82 orrialdeko 1, 3, 4 eta 5 egingo ditugu. Etxerako 82 orrialdeko 6, 7, 8 eta 9 ariketak egingo ditugu.

jueves, 16 de enero de 2014

INFORMATIKA


Gaur hasiko gara matematikakoa sitean bukatzen eta gero jarraituko dugu ingurune aurkezpena egiten. Bitartean, andereñoa bidalitako gonbidapena dropboxerako egingo dugu, berak azalduko digu zer den eta zertarako den.

INGURUNE


Ondoren bidai bat egingo dugu, nora? Plutonera. Eta orain, Lurran egonda, 65 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, satelite artifizialak Lurraren inguruan orbita batean biraka ari diren espazio-ontziak direla ikastea eta espazioaren esplorazioaren historiako une garrantzitsuenak zein izan ziren jakitea gure helburuak izango dira. Etxerako 67 orrialdeko 1 eta 2 ariketak koadernoan egingo ditugu.

miércoles, 15 de enero de 2014

INGURUNE

Hasteko bideo hau ikusiko ditugu.


Gero, 63 orriladeko 1 eta 2 ariketak zuzenduko ditugu. Izarrak zer diren eta igortzen duten energia nondik datorren ikastea; izarrek zer propietate duten jakitea; konstelazio bat zer den ulertzea eta gaueko zeruan haietako bat bereiztea; izarrak multzokatu egiten direla eta galaxiak sortzen dituztela ulertzea eta gure Eguzki-sistema Esne Bidea izeneko kiribil formako galaxia batean dagoela jakitea gure helburuak izango dira. Ondoren, aurkezpena berria hasiko gara egiten, 5. gaikoa hain zuzen ere eta derrigorrez bukatu behar dugu. Etxerako 65 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu.

MATEMATIKA


6. Gaia hasiko gara, Lehenengo. dakigunari errepaso bat emango diogu eta ondoren hamarrenak, ehunenak eta milarenak bereiztea; haien arteko baliokidetasunak erabiltzea; unitate hamartarrak zatiki gisa eta zenbaki hamartar gisa adieraztea helburuak izango ditugu. Baina, hasiko gara sitea erabiltzen matematika gauza batzuk egiteko, horregatik oso adi egon behar dugu. Sitean 79 orrialdekoa kopiatuko dugu marrazkia erabiliz nirekin batera, gero sitean 79 orrialdeko 1 eta 3 ariketak egingo ditugu eta ondoren 80 orrialdeko lauki urdinean dagoena kopiatuko dugu. Etxerako koadernoan 79 orrialdeko 2 eta 80 1 eta 2 ariketak egingo ditugu.

lunes, 13 de enero de 2014

MATEMATIKA


Egun gogorra dugu aurrean, zorionez gaia ez da oso zaila izan, baina dena den azterketa egin behar dugu. Idatzia bukatu eta gero edmodon sartuko gara test bat egiteko. Sorte on!!

viernes, 10 de enero de 2014

AEO


Gaur Mariasun ez da etorriko, orduan ordenagailuan ingurune lanarekin jarraituko dugu. Azken laurdenean denbora libre izango dugu

TUTORETZA


Ikastaldeko erantzunkizun fitxa bat beteko dugu banaka, ondoren denon artean komentatuko dugu eta horri buruz eztabaidatuko dugu.

INGURUNE


Eguzkiak eta haren inguruan biraka ari diren astro guztiek Eguzki-sistema osatzen dutela ikasiko dugu; gero eguzki-sisteman zer astro mota dauden jakingo dugu; eta barneko planetak, kanpoko planetak eta planeta nanoak bereiztea eta zer ezaugarri nagusi dituzten jakitea ere helburuak ditugu. Ondoren, atzokoa bukatu behar dugu, horretarako Siberian non dagoen mapa bat eta euskeraz 1908an hor gertatu zenaz azalpen txiki bat sitean jarri behar dugu, baina ez du balio kopiatzea, bakoitzak bere moduz azaldu behar du. Etxerako 63 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egingo ditugu.

MATEMATIKA


Hasteko  Nahia, Eneko, Natalia eta Gaizka zatiketak eman behar dizkidate, ondoren 70 eta 71 orrialdeko 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 ariketak eta fitxak zuzenduko ditugu, zalantza guztiak argituko ditugu eta etxerako ikasi behar dugu.

jueves, 9 de enero de 2014

INFORMATIKA


Siberian gertatukoari buruzko informazioa gure sitean ipiniko dugu, horretarako orri berri bat egingo dugu sitean ingurune barnean. Horretaz aparte, egindako aurkezpenak ere sitean ipiniko ditugu.

INGURUNE


Bideo ikusi eta gero 5. gaia hasiko gara eta gure unibertsoa nolakoa den ulertuko dugu. Horretarako Siberian gertatutakoa irakurriko dugu eta interneten horri buruzko informazio gehiago bilatuko dugu gero gure sitean ipintzeko. 60 eta 61 orrialdekoak irakurriko ditugu.