viernes, 29 de noviembre de 2013

AEO

Batzuk erlijiora joango gara eta klasean gelditzen garenok gure gauzak egiten jarraituko dugu, baina Gaizka dago zigortuta eta ezin du ordenagailua erabili, ezta besteekin egoten.


TUTORETZA


Hasteko gure poraerari buruz hitz egingo dugu. Atzo Lorenarekin gertatu zena. Klaseko portaerari buruz ere hitz egingo dugu.

INGURUNE


53 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, harriak jatorriaren arabera sailkatzen jakitea (magmatikoak, sedimentarioak eta metamorfikoak) gure helburua izango da. Etxerako 55 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu.

MATEMATIKA



Ahozko buruketak egingo ditugu, baina gaur edmodoren bitartez izango da. Gero, 52 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak, 53 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak, 60 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak, eta 12 eta 13  fitxak zuzenduko dituguZenbakitzaile edo izendatzaile bera duten zatikiak alderatzen eta ordenatzen ikasiko ditugu; eta 99, 199, 299... eta 98, 97, 96... nola batzen diren kalkulagailurik gabe ikusiko dugu. Ondoren, koadernoan 54 orrialdeko 1 eta 2 eta 55 orrialdeko 3, 4 eta 5, 56 orrialdeko 1, 2 eta 3 eta 57 orrialdeko 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 ariketak egingo ditugu, nahiz eta asko dirudite ere, oso errazak dira. Denbora soberan badugu, siteko ariketak egingo ditugu. Etxerako  14, 15 eta 16 fitxak egingo ditugu.

jueves, 28 de noviembre de 2013

INFORMATIKA

Taldeko lana bukatu behar dugu, ondoren bakoitzak bere aurkezpenarekin jarraituko du.


INGURUNE


51 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Ondoren, gure helburuak hauek izango dira:
 •  Lurraren barne-energiak lurrikarak eta sumendiak sortzen dituela ulertzea.
 •  Lurrazalaren bat-bateko mugimenduek lurrikarak sortzen dituztela jakitea.
 •  Sumendiak zer diren eta zer zati dituzten jakitea.
 •  Espainian lurrikarak eta sumendi- erupzioak batez ere non dauden jakitea.

Etxerako 53 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu.

martes, 26 de noviembre de 2013

INGURUNE

Hasteko, 49 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Ondoren, Lurrazala osatzen duten harriak hainbat prozesuren bidez higatzen eta sakabanatzen direla ikastea; zatikatutako harriak izaki bizidunen hondarrekin, airearekin eta urarekin nahasten direla, eta lurzorua osatzen dutela ulertzea; eta higadura, garraioa eta sedimentazioa nola gertatzen diren jakitea, eta prozesu horiek lurrazala nola aldatzen duten ulertzea izango da gure gaurko lana. Gero, 4.gaiko aurkezpena egiten hasiko gara. Etxerako 51 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu.

MATEMATIKA


50 orrialdeko 1 eta 2 ariketak eta 51 orrialdeko 3, 5 eta 6 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, zenbakien zatikiak kalkulatuz, gauzak zati berdinetan banatzen eta  saiakuntza eta errorea metodoaren bidez problemak ebazten ikusiko dugu. Klasean 52 orrialdeko 1, 2 eta 3 eta 53 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu eta etxerako 12 eta 13  fitxak egin behar ditugu.

lunes, 25 de noviembre de 2013

MATEMATIKA


49 orrialdeko 1, 2, 3, 4 eta 5 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, zatikien gaiak nola irakurtzen eta idazten diren eta buru kalkulu batzuk nola egiten diren ikusiko ditugu. Ondoren notebookarena koadernoan kopiatuko dugu eta klasean 50 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egingo ditugu. Denbora ba dugu, siteko ariketak egiten hasiko gara. Etxerako 51 orrialdeko 3, 5 eta 6 ariketak egingo ditugu. Enara, Natalia, Ander, Gaizka, Lierni, Lorena, Imanol, Iker eta Nahia etxerako lau zatiketa egin behar dituzte.

viernes, 22 de noviembre de 2013

ARRATSALDEA


Benetan berezia izango dena. Hurrengo gaiei buruzko hitzaldia izango dugu. Ondoren, denbora badugu muralekin jarraituko dugu.
INTERNETEKIKO AHOLKUAK
FAMILIA DEKALOGOA INTERNET ETA TEKNOLOGIA BERRIZi buruz

INGURUNE




Lurra hainbat geruzaz osatuta dagoela ikasiko dugu: geosfera, hidrosfera eta atmosfera, hain zuzen ere. Etxerako 49 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak koadernoan egingo ditugu.

MATEMATIKA


Gaur lan asko dugu. Hasteko, azterketa egin behar dugu, ondoren blogean sartuko gara buru kalkulu test egiteko, ondoren edmodon sartuko gara matematika taldean beste test bat hor egiteko. Bukatzen dugunean, 4.gaiaren izenburua koadernoan ipintzen dugu eta 49 orrialdeko 1, 2, 3, 4 eta 5 ariketak egin behar ditugu. Azterketa egiten ari direnei ez molestatzeko, edmodon izango dugu liburuko ariketak. Bukatzen ez baditugu, etxeko lanak izango dira. Lorenak sei zatiketak bidali behar ditu, bestela 0 bat izango du.

jueves, 21 de noviembre de 2013

INFORMATIKA


Edmodon sartuko gara informatika taldean sartzeko, ondoren erlijioan sartu dugun lanekin jarraituko dugu, ez badugu bukatu.Bukatzen badugu, gure aurkezpenekin jarraituko dugu.

INGURUNE


4. gaia hasiko gara, "Lurra" hain zuzen ere; eta gure planeta nola dagoen osatuta, erdigunetik kanpoko espazioraino, lurrazala zer fenomenoren bidez aldatzen den,  lurrikarak eta sumendiak zer diren eta nola sailkatzen diren harriak, jatorriaren arabera ikuiko dugu. Hasteko "Timanfayako erupzioak" testua irakurriko dugu. Ondoren aurreko gaien aurkezpenak bukatzen saiatuko gara.

martes, 19 de noviembre de 2013

INGURUNE


Gaur egun gogorra izango da, azterketa dugu eta. Lasaitasunez hartu behar dugu. hasteko idatziz egingo dugu azterketa eta bukatzerakoan ordenagailua hartuko dugu eta ingurune test egingo dugu. Bukatzen dugunean gure aurkezpena egiten jarraituko dugu.

MATEMATIKA


46 eta 47 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak eta fitxa 11 zuzenduko ditugu; zalantza guztiak argituko ditugu eta azterketarako prest egongo gara.  4. gaia hasiko gara. Ondoren, sitean zatiketak eta buru kalkulu egingo ditugu. Etxerako ikasi behar dugu.

lunes, 18 de noviembre de 2013

MATEMATIKA


44 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak eta 45 orrialdeko 7, 8, 9 eta 10 ariketak zuzenduko ditugu. Hiru ezaugarriko barra-grafikoak interpretatzen eta adierazten ikusiko ditugu. Gero, klasean 46 eta 47 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu. Ondoren, batzuk zatiketak bidali behar dutue edmodoren bidez eta buru kalkulu egingo ditugu Etxerako fitxa 11 egingo dugu.

viernes, 15 de noviembre de 2013

AEO



Erlijiora ez doazenek, etxeko lanak egin ditzakete, baina batzuk matematika ariketak egin beharko dituzte  edo inguru aurkezpena ordenagailuz. Ondo portatzen bagara, azkenengo laurdenean joku libre izan dezakegu.

TUTORETZA


Begiratuko dugu atzo arratsaldean egin genuena eta jarraituko dugu, ingurune zuzentzen, matematika zatiketak bukatzen eta ingurune aurkezpena egiten.

INGURUNE


41 orrialdeko 1 eta 2 ariketak, 42 orrialdeko 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 ariketak  eta  10 eta 11 fitxak zuzenduko ditugu. Baina gaur desberdina egingo dugu, fitxak arbelean zuzenduko ditugu eta beste ariketak edmodoren bidez. Gero hormairudi batzuk ikusiko ditugu eta sitean gaiaren laburpena kopiatuko dugu. Bukatzerakoan, aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako ikasi behar dugu.

MATEMATIKA


43 orrialdeko 10 eta 11 ariketak eta fitxa 10 zuzenduko ditugu. Zuzentzen dugun bitartean ordenagailuak piztuko ditugu, ahozko buruketak  ordenagailuz egiteko. Gero, PDIn zuzenduko ditugu. Ondoren, taula batean eta grafiko batean datuak bilatzen problemak ebazten ikasiko dugu. Klasean 44 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu, kukatzerakoan siteko ariketak egingo ditugu eta egindako zatiketak edmodoren bidez bidaliko ditugu. Etxerako 45 orrialdeko 7, 8, 9 eta 10 ariketak egin behar ditugu.

jueves, 14 de noviembre de 2013

INFORMATIKA


Bakoitzak bere aurkezpena egiten jarraituko du. Andereñoa ez dagoenez inoiz baino hobeto portatuko gara. Gaizkak koadernoan egiten jarraituko du.

INGURUNE


Klasean 42 orrialdeko 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 ariketak egin behar ditugu, bukatzen dugunean, hartzen dugu dugu ordenagailua aukezpena egiten jarraitzeko. Etxerako 10 eta 11 fitxak egin behar ditugu.

martes, 12 de noviembre de 2013

INGURUNE

fitxa 9 zuzenduko dugu eta hurrengo bideoa ikusiko dugu.




Ondoren, ingurumena nola babesten den ikusiko dugu eta gure aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako 41 orrialdeko 1 eta 2 ariketak koadernoan egingo ditugu. AZTERKETA DATA JARRIKO DUGU.

MATEMATIKA


40 orrialdeko 1 eta 2 ariketak eta fitxa 9 zuzendukodugu. Klasean 43 orrialdeko 10 eta 11ariketak egingo ditugu. Ondoren siteko ariketak egingo ditugu, eta andereñoari bidaliko diegu edmodoren bidez, horretarako matematika taldean sartu behar dugu. Etxerako fitxa 10 egin behar dugu. AZTERKETA DATA JARRIKO DUGU.

ZORIONAK LIERNI!!!

PARKATU ATZO EZ GOGORATZEAGATIK!

lunes, 11 de noviembre de 2013

MATEMATIKA


38 eta 39 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak eta fitxa 8 zuzenduko ditugu. Bi eragiketa edo gehiagoko problemak ikusiko ditugu eta 40 orrialdeko 1 eta 2 problemak egingo ditugu. Ondoren siteko ariketak egingo ditugu, eta andereñoari bidaliko diegu edmodoren bidez, horretarako matematika taldean sartu behar dugu. Etxerako fitxa 9 egin behar dugu.

viernes, 8 de noviembre de 2013

AEO


Erlijiora ez doazenek, etxeko lanak egin ditzakete, baina batzuk matematika ariketak egin beharko dituzte ordenagailuz.

TUTORETZA


Astelehenean agenda 21eko lehenengo bilera izando denez, gure ordezkaria aukeratu behar dugu. Horretarako, edmodo plataforma erabiliko dugu. Gure symbaloon dugu sarbidea, eta andereñoari kasurik egiten gure ordezkaria aukeratuko dugu. Ondoren, matematika ariketak egiten jarraituko dugu.

INGURUNE


39 orrialdeko 1 eta 2 ariketak zuzenduko ditugu, ondoren gure aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako fitxa 9 egingo dugu.

MATEMATIKA


37 orrialdeko 6 eta 7 ariketak zuzenduko ditugu. Zuzentzen dugun bitartean ordenagailuak piztuko ditugu, ahozko buruketak eta buru kalkulu test ordenagailuz egiteko. Ondoren, aldaketak zatiketa baten gaietan ikusiko ditugu. Gero, 38 eta 39 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak klasean egingo ditugu. Bukatzen dugunean, siteko ariketak egingo ditugu. Etxerako fitxa 8 egin behar dugu.

jueves, 7 de noviembre de 2013

INFORMATIKA


Gaur, nola idatzi ahal den idazlan bat eta non gorde behar dugun ikusiko dugu. Ondoren, gure sitean orri berriak sortuko ditugu matematikarako, ingurunerako, euskararako... Bukatzen dugunean, ingurune aurkezpena egiten jarraituko dugu. 

INGURUNE


37 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, ingurumena zer den, nola gizon-emakumeok aldatu egiten dugun ingurumena eta ingurumenaren arazoak ikusiko ditugu. Ondoren gure aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako 39 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egin behar ditugu.

martes, 5 de noviembre de 2013

INGURUNE

Hasteko, fitxa 8 zuzenduko ditugu, gero ekosistemetako elikadura ikusiko dugu, horretarako ekosistemako ekoizleak, kontsumitzaileak, deskonposatzaileak, elika-kateak eta elikasareak zer diren jakin behar dugu. Hobeto ulertzeko hurrengo ariketa egingo dugu arbelean. Ondoren, aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako 37 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egin behar ditugu.

MATEMATIKA


35 orrialdeko 4, 5 eta 6; 36 orrialdeko 1 eta 2 eta 37 orrialdeko 4 eta 5 ariketak zuzenduko ditugu. Klasean, denbora badugu, ordenagailuan siteko ariketak egingo ditugu. Etxerako 37 orrialdeko  6 eta 7 ariketak egingo ditugu. 

lunes, 4 de noviembre de 2013

MATEMATIKA


34 orrialdeko 1 eta 2 eta 35 orrialdeko 4, 5 eta 6 ariketak zuzendu ditugu. Hiru zifra zatitzaile duten zatiketak ikusiko ditugu eta klasean  36 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egingo ditugu. Denbora badugu, ordenagailuan siteko ariketak egingo ditugu. Etxerako 37 orrialdeko 4 eta 5 ariketak egingo ditugu.