jueves, 31 de octubre de 2013

INFORMATIKA


Gure lehenengo sitea egingo dugu, horretarako oso adi egon behar dugu andereñok esaten duena egiteko.

INGURUNE


35. orrialdeko 1 eta 2 ariketak zuzenduko ditugu. Ondoren, 3.gaiko aurkezpena egiten hasiko gara. Etxerako fitxa 8 egin behar genuen, baina Gaizka oso txarto portatu denez, andereñoari ahaztu zaio fitxa ematea eta astelehenean banatuko du.


HAUXE DA, IKASTEA!!!

martes, 29 de octubre de 2013

INGURUNE


3. gaia hasiko gara, Ingurune Babestea, hain zuzen ere. Ekosistemak ikusiko ditugu eta koadernoan gaiaren tituloa eta ikasiko dugu ipiniko dugu. Ondoren, matematika zatiketak eta ariketak egon ondoren, gure aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako 35. orrialdeko 1 eta 2 ariketak egingo ditugu.

MATEMATIKA



Hasteko taulak Nataliari galdetuko diot. Ondoren 33 orrialdeko 1, 2, 3, 4 eta 5 ariketak zuzenduko ditugu. Buruzko kalkulua  eta bi zifrako zatitzailea duten zatiketak azalduko ditut. Klasean adibidea kopiatuko dugu eta 34 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egingo ditugu. Bitartean arbelean zatiketak egiten jarraituko dugu. Bukatzen dutenek ordeangailuak hartuko dituzte taulak birpasatzeko eta siteko ariketak ariketak egiteko. Etxerako 35 orrialdeko 4, 5 eta 6 ariketak egin behar ditugu eta asteburu luzea denez, praktikatu taulekin eta zatiketekin.

lunes, 28 de octubre de 2013

MATEMATIKA


3. gaia hasiko gara, orain zatiketak tokatzen zaizkigu. Birpasatuko dugu dakiguna, arbeletik koadernoan kopiatuko dugu 33 orrialdeko lauki urdinean dagoena eta zuzen hasiko gara zatiketak egiten. Klasean 33 orrialdeko 1eta 2 ariketak egingo ditugu. Bitartean arbelean zatiketak egingo ditugu. Etxerako 33 orriladeko 3, 4 eta 5 ariketak egingo ditugu. Nataliak biharko taulak ikasita ekarri behar du.

jueves, 24 de octubre de 2013

INFORMATIKA


Ingurune azterketa ezbadugu bukatu, egiten jarraituko dugu. Ondoren inguruneko aurkezpena egiten jarraituko dugu.

INGURUNE


Azterketa egin behar dugu, bukatzerakoan bigarren atala ordeangailuz egingo dugu, horretarako test hau egingo dugu.

martes, 22 de octubre de 2013

INGURUNE


28 orrialdeko 6 ariketa eta 6 eta 7 fitxak zuzenduko ditugu. Ondoren laburpena koadernoan kopiatuko dugu. Aurkezpena bukatu behar dugu. Etxerako ikasi behar dugu

MATEMATIKA

Gaur metamatika azterketa egin behar dugu, oso zaila ez izatea espero dugu. Idatzia bukatu eta gero, ordenagailuan test hau egingo dugu.

lunes, 21 de octubre de 2013

MATEMATIKA


30 orrialdeko 1, 2, 3, eta 4 eta 31 orrialdeko 7, 8, 9, 10 eta 11 ariketak eta fitxa 7 zuzenduko ditugu, zalantza guztiak argituko ditugu eta bakoitzak bere ordenagailuarekin siteko ariketak egingo ditu. Etxerako gaia birpasatu behar dugu, bihar azterketa dugu eta.

viernes, 18 de octubre de 2013

AEO


Batzuk erlijiora doaz, ordduan gelditzen garenok etxeko lanak edo ordenagailuan arituko dugu, matematika ariketak eta inguruneko aurkezpena egiten. Azken ordu laurdenean libre izango dugu.

TUTORETZA


Pasaden egunean idatzi genuena komentatuko dugu denon artean, ea kapazak garen ordenean eta andereño haserretu gabe egitea. Gero, goizean gehiegi hitz egin dugunez inguruneko marrazkia kopiatuko dugu.

INGURUNE


28 orrialdeko 4, 5, 7 eta 8 ariketak eta fitxa 5 zuzenduko ditugu. Gero, 28 orrialdeko 9, 10, 11 12 eta 13 ariketak ahoz egingo ditugu, 6.ariketa arbelatik kopiatuko dugu eta aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako fitxa 6 eta 7 egin behar ditugu. 

MATEMATIKA


26 eta 27 orrialdeko 2, 3, 4, 5, 6 eta  29 orrialdeko 10 eta 12 ariketak zuzenduko ditugu. Gero 29 orrialdeko gai naiz arbelean egingo dugu. Ondoren testu batean eta grafiko batean datuak bilatuko ditugu problemak ebazten ikasteko eta 30. orrialdeko 1, 2, 3, eta 4 eta 31 orrialdeko 7 eta 8 ariketak egingo ditugu. Denbora badugu siteko ariketak egingo ditugu. Etxerako 31 orrialdeko 9, 10 eta 11 ariketak eta 7 fitxa egingo ditugu.

jueves, 17 de octubre de 2013

INFORMATIKA


Gure ingurune aurkezpena egiten jarraituko dugu, bitartean andereñoak symbaloo guztiok dugun ala ez begiratuko du.

INGURUNE


27 orrialdeko 1, 2 eta 3 eta 28 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak eta fitxa 4 zuzenduko ditugu. Gero, klasean 28 orrialdeko 4, 5, 7  eta 8 ariketak egingo ditugu, bukatzekotan aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako fitxa 5 egin behar dugu.

martes, 15 de octubre de 2013

INGURUNE


25 orrialdeko 1 eta 2 ariketak zuzenduko ditugu, Ugalketa asexuala eta landareen arteko harremana ikusiko ditugu. Klasean 27 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak eta 28 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak ere egin behar ditugu. Honekin gai honetako materia guztia ikusita dago, hori dela eta azterketa data jarri ahal dugu hurrengo ostegunerako. Etxerako fitxa 4 egin behar dugu eta aurkezpena egiten jarraituko dugu.

MATEMATIKA


Gaur lan pila dugu, atzo denbora asko galdu genuela eta. Bestela patio orduan hemen geratuko gara. Hasteko fitxa 6 zuzenduko dugu, ondoren iritzirako kalkuluak ikasiko ditugu, arbelean 26 orrialdeko 1. ariketa egingo dugu, gero 2, 3, 4, 5 eta 6 ariketak egingo ditugu. Denbora soberan badugu siteko ariketak egingo ditugu. Etxerako 29 orrialdeko 10 eta 12 ariketak egingo ditugu. Gaia bukatutzat eman dezakegu, orduan azterketa hurrengo asteartean egin dezakegu.

lunes, 14 de octubre de 2013

MATEMATIKA


Hasteko 24 orrialdeko 2 eta 4 ariketak eta fitxa 5 zuzenduko ditugu, gehiegi hitz egin dugunez,ez dugu izan astirik iritzirako kalkuluak ikasteko. Etxerako fitxa 6 egingo dugu.

viernes, 11 de octubre de 2013

AEO


Gaur etxeko lanak edo ordenagailuko gauzak egingo ditugu.

XAKEA



Egun berezia gaurkoa xakea jolasten ikasiko dugu.

INGURUNE


Lehenengo, 23 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, landareen ugalketa sexuala ikusiko dugu. Ondo portatzen bagara, gure aurkezpena egiten jarraitzeko denbora izango dugu. E txerako 25 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egingo dugu.

MATEMATIKA



Hasteko bideo bat ikusiko dugu, guk pentsarazteko eta gero21 orrialdeko 5, 22 orrialdeko 2 eta 4 ariketak eta  fitxa 4 zuzenduko ditugu. Ondoren arbelean 22 orrialdeko 1, 23 orrialdeko 5, 6, 7 eta 8 ariketak egingo ditugu. Gero, eragiketa konbinatuak ikusiko ditugu eta 24 orrialdeko 1 eta 3 ariketak arbelean egingo ditugu. Arbelekoa kopiatuko dugu eta 24 orrialdeko 2 eta 4 ariketak egingo ditugu. Etxerako fitxa 5 egingo dugu.

jueves, 10 de octubre de 2013

INFORMATIKA


Hasteko symbaloo ezagutuko dugu, hor kontu bar egingo dugu, guztiok lortzen badugu andereñoak gmail bat bidaliko digu klaseko symbaloo-arekin. Bitartean gure inguruneko aurkezpenarekin jarraituko dugu.

INGURUNE






Gaur 21 orrialdeko 1 eta 2 ariketak zuzenduko ditugu. Ondoren, landareen elikadura ikusiko dugu. Etxerako 23 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu eta gure aurkezpena egiten jarraituko dugu.

martes, 8 de octubre de 2013

INGURUNE

Hasteko bi bideo ikusiko ditugu:




Bideoak ikusi eta gero, 20 eta 21 orrialdeak irakurriko ditugu. Ondoren, gmail dugunez hasiko gara google driven gure aurkezpena egiten. Etxerako 21 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egin behar ditugu.

MATEMATIKA


Atzoko ariketak zuzentzen jarraituko dugu, 20 orrialdeko bigarren ariketan gelditu ginen, 21 orrialdeko 3 eta 5 eta 22 orrialdeko 2 eta 4 zuzenduko ditugu. Hori bukatzen badugu, arbelean 22 orrialdeko 1 eta 23 orrialdeko 5, 6, 7 eta 8 ariketak egingo ditugu. Etxerako fitxa 4 egingo dugu.

lunes, 7 de octubre de 2013

MATEMATIKA


19 orrialdekoa 1 eta 2, 20 orrialdeko 2 eta 21 orrialdeko 3 eta 5 ariketak zuzenduko ditugu. Gero biderketaren banatze-propietatea ikusiko dugu eta koadernoan kopiatuko dugu. Etxerako 22 orrialdeko 2 eta 4  ariketak egingo ditugu.

viernes, 4 de octubre de 2013

AEO


Gaur denbora libre izango dugu andereñoa guztien gmail ondo ibili arte. Etxeko lanak egin ditzakegu eta ordenagailuetan aritu ahal dugun.

TUTORETZA


Ariketa bat egingo dugu, ariketa honetan, adjektibo batzuk banatu ondoren, bakoitzak bere buruarekin gehien  identifikatzen duena aukeratuko du, eta esaldi bat idatziko du egindako aukera arrazoituz. 
Gero, talde handian aurkeztuko dute.

INGURUNE


Bigarren gaiarekin, Ladareen erreinua, hain zuzen ere, hasiko gara. Irakurgai bat egingo dugu, ondoren pasaden urtekoa birpasatuko dugu eta aurten ikasiko duguna ikusiko dugu. Koadernoan izenburua jarriko dugu eta ikasiko duguna kopiatuko dugu.

MATEMATIKA


1. gaiari buruzko azterketa egin behar dugu. Oso zaila ez izatea espero dugu. Hasieran, beti errazak dirudite azterketek, baina azkenean ez dira hain errazak izaten. Bukatu ondoren, 2. gaia eta izenburua koadernoan ipiniko ditugu, 19 orrialdeko 1 eta 2 ariketak, 20 orrialdeko 2 eta 21 orrialdeko 3 eta 5 egingo ditugu. Bukatzen ez ditugunak etxean bukatu behar ditugu. Eta denbora soberan badugu siteko ariketak egingo ditugu.



jueves, 3 de octubre de 2013

INFORMATIKA

Gaur ordenagailuak prest daude gu erabiltzeko, edo behintzat hori suposatzen dugu. Andereñoak guztien gmail prestatu du, orduan google chromen sartuko gara gure gmail erabiltzen. Ondoren berdin egingo dugu internet exploreren eta mozillan. Guzti hori egiten badugu, denbora libre izango dugu, guk nahi duguna ikertzeko.

INGURUNE


Gaur egun gogorra izango da, Izaki bizidunei buruzko azterketa egin behar izango dugu eta.

martes, 1 de octubre de 2013

INGURUNE

Gaur 2 eta 3 fitxak zuzenduko ditugu, ondoren 14 orrialdeko 9, 10, 11 eta 13 ariketak ahoz egingo ditugu. Birpasatzeko, hurrengo Photo Peach egingo dugu:


Gero, gai honetako eskema sitetik eta 16 orrialdeko laburpena koadernoan kopiatuko ditugu, guzti honekin gaia bukatutzat emango dugu eta  azterketarako ikasi behar dugu.

MATEMATIKA


Hasteko 17 orrialdeko 11 eta 12 ariketak eta  1, 2 eta  3 fitxak zuzenduko ditugu. Zalantzak argituko ditugu eta birpasatzeko siteko ariketak ordinagailuetan egingo ditugu. Batzuk binaka jarriko gara, ordegailuak konpondu gabe baitaude. Etxerako ikasi behar dugu, hurrengo ostiralean asterketa dugu eta.