lunes, 31 de marzo de 2014

MATEMATIKA


128 orrialdeko 6, 7, 8, 9 eta 10 ariketak;129 orrialdeko 11, 12, 13, 14 eta 15 ariketak; eta 130 orrialdeko 1 eta 2 ariketak; eta 34 eta 35 fitxak zuzenduko ditugu. Klasean 131 orrialdeko 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 ariketak egingo ditugu. Etxerako 36 eta 37 fitxak egingo ditugu.

viernes, 28 de marzo de 2014

AEO


Denbora libre izango dugu gure lanak bukatzeko eta gero pizka bat jolasteko. Gaizka izan ezik, zigortuta dago eta. Besteak ondo portatu behar, bestela zigortuta bukatuko dute.

TUTORETZA


Aurreko bideoa ikusi eta gero, kontsumismoari buruz, zeri ematen diogu garrantzi gehiago eta nola aprobetxatzen diren multinazionalak gutaz hitz egingo ditugu.

INGURUNE


138 orrialdeko 6 eta 139 orrialdeko 7 ariketak zuzenduko ditugu. Ahoz 139 orrialdeko ikasi egiten egingo duru. Espainiako kostak ordenagailuarekin ikasiko ditugu, Espainiako mapa emango dizuet hor guztiak ipintzeko.

MATEMATIKA


128 orrialdeko 2, 3, 4, eta 5 ariketak eta 32 eta 33 fitxak zuzenduko ditugu. Problemak ebazten, marrazki geometrikoen bidez ikasiko ditugu. Edmodon ahozko buruketak egingo ditugu. Klasean 128 orrialdeko 6, 7, 8, 9 eta 10 ariketak;129 orrialdeko 11, 12, 13, 14 eta 15 ariketak; eta 130 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egingo ditugu. Etxerako 34 eta 35 fitxak egingo ditugu. Gai honen azterketa datorren ostiralean egin dezakegu.

jueves, 27 de marzo de 2014

INFORMATIKA


Batzuk oraindik voki bukatu behar dute. Bukatu ahala beste aplikazio bat erabiltzen hasiko dira, horretarako andereñok esango digu nola sartu eta gure lana hasiko gara egiten, Urkiolako irteeran betetako koadernoa oinarria izanda.

INGURUNE



Euskadiko lurrak zer ibaik zeharkatzen dituzten; ibai horiek zer ezaugarri dituzten; zer urtegi eta itsasadar dauden ikastea gure helburuak dira. Ondoren, ordenagailuz ikasiko ditugu. Etxerako koadernoan 138 orrialdeko 6 eta 139 orrialdeko 7 ariketak egingo ditugu. Mapen azterketa datorren osteguna egingo dugu.

martes, 25 de marzo de 2014

INGURUNE



Ibaien zatiak identifikatzea: ibilgua, ibilbidea (goi-ibilbidea, erdikoa eta behe-ibilbidea), sorburua eta bokalea; ibaiak nolakoak diren eta haietan zer faktorek eragiten duten ikastea; Espainiako hiru isurialdeen kokapena jakitea: kantaurialdekoa, mediterraneoa eta atlantikoa; isurialde mediterraneoko ibaiak ezagutzea eta zer ezaugarri nagusi dituzten ikastea; Kantaurialdeko isurialdeko ibaiak ezagutzea eta zer ezaugarri nagusi dituzten ikastea; isurialde atlantikoko ibaiak ezagutzea eta zer ezaugarri nagusi dituzten ikastea; Lurrean lurrazaleko urak eta lurpeko urak daudela ulertzea; gure planetako lurrazaleko urak hauek direla jakitea: itsas urak, aintzira eta urmaeletakoak, urtegietakoak eta ibaietakoak; lurpeko urak lurrazalaren azpitik iragaten direla ikastea, eta batzuetan lurraren azpian pilatu eta akuiferoak sortzen direla gaurko helburuak ditugu. Espainiako mapan isurialdeak koloreztatuko ditugu eta ondoren Euskal Herriko ibaien mapa emango dizuet zuek betetzeko. Euskal herriko mapak ordenagailuz ikasiko ditugu, bertan egingo ditugu azterketa eta.

MATEMATIKA


126 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak eta 127 orrialdeko 1, 2 eta 3 zuzenduko ditugu. Klasean 128 orrialdeko 2, 3, 4, eta 5 ariketak egingo ditugu. Etxerako 32 eta 33 fitxak egin behar ditugu.

lunes, 24 de marzo de 2014

MATEMATIKA


124 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak eta 125 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu, Zuzenki baten erdibitzailea zehaztea eta marraztea eta angelu baten erdikaria zehaztea eta marrazteaerregela eta konpasa erabiliz gaurko helburuak ditugu. Klasean 126 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu. Etxerako 127 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu.

ASTELEHENA

Lehenengo saioan solasaldi berezi bat ikusiko dugu.

viernes, 21 de marzo de 2014

AEO


Gure gauzak egingo ditugu, baina baldintza batekin, ezin da zaratarik atera. Gaizka zigortuta dagoenez, matematika ariketak errepikatzen egongo da bera bakarrik.

TUTORETZA


Hasteko, mahai gainean kontrol fitxa komentatuko dugu eta ondoren Printze Txikiaren pelikula ikusten bukatuko dugu.

INGURUNE


Espainako ibaien mapa eta zerrenda bat emango dizuet zuek betetzeko. Ondoren, ordenagailuz ikasiko dituzu. Etxerako ikasi mapa.


MATEMATIKA


116 eta 117 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak; 119 orrialdeko 1, 2 eta 3; 120 eta 121 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4; 122 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 eta 123 orrialdeko 5, 6 eta 7 ariketak zuzenduko ditugu. Ondoz ondoko angeluak eta angelu auzokideak definitzea, bereiztea eta marraztea: 90º, 180º, 270º eta 360º-ko biraketek zer angelu osatzen dituzten jakitea; irudi bat 90º-ren multiploa den biraketa bat egitean nola geratuko den jakitea eta marraztea; eta hiru zenbaki, horietako biren biderkadura hamarrekoa edo ehunekoa izanik biderkatzea gaurko helburuak dira. Ondoren, Edmodon  buru kalkulu test bat egingo dugu eta sitean 124 orrialdeko lauki urdina kopiatuko dugu. Klasean , gure koadernoan 124 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu, Etxerako 125 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu,

jueves, 20 de marzo de 2014

INFORMATIKA


Batzuk oraindik voki egin behar dute. Bukatu dutenak beste aplikazio bat erabiltzen hasiko dira, horretarako andereñok esango digu nola sartu, hasteko hemen sakatuko dugu eta andereñok esandako kodea sartuz gero, aplikazioan sartuko gara eta gure lana hasiko gara egiten, Urkiolako irteeran betetako koadernoa oinarria izanda.


INGURUNE


Azterketa egitea tokatzen zaigu, horretarako hiru mapak beteko ditugu, eta andereok esandako ariketa ere egingo dugu azterketa moduan. Ikasi badugu, ez da zaila izango.

UDABERRIA


Gaur arratsaldeko 17:57tan udaberria sartzen da.


martes, 18 de marzo de 2014

INGURUNE


Espainako eta Euskadiko klimak ikusiko ditugu. Euskal Herriko maparen klima kopiatuko dugu eta klasean 124 orrialdeko 2. ariketa egingo dugu eta zuzenduko dugu. Etxerako ikasi mapak eta gaur egindako ariketa.

MATEMATIKA


Atzo azterketa egin genuenez, batzuk ez zuten denborarik ezer egiteko, horregatik gaur lan pilo dugu. Bukatu behar dugu faltatzen zaiguna ostiraletik: 9. gaiko izenburua eta 119 eta 120 lauki urdinak sitean kopiatuta eta koadernoan 116 eta 117 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak; 119 orrialdeko 1, 2 eta 3 eta 120 eta 121 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak eginda egon behar dira. Nola biderkatu zeroz amaitutako bi zenbaki, zabalera jakin bateko angeluak marrazten, angelu-garraiagailua eta erregela erabiliz; eta triangelu aldeberdina marrazten, aldearen neurria jakinda ikusiko ditugu. Klasean 122 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu. Etxerako 123 orrialdeko 5, 6 eta 7 ariketak egingo ditugu.

lunes, 17 de marzo de 2014

MATEMATIKA

Idatzia egin eta gero, ordenagailua hartuko dugu eta edmodon test bat egingo dugu. Animo, ez da batere zaila.

viernes, 14 de marzo de 2014

AEO


Denbora libre izango dugu, gure gauzak bukatzeko, matematika zalantzak argitzeko, gure ingurune mapak bukatzeko edo informatika gauzekin jarraitzeko. Baldintza bakar dugu, gelako arauak errespetatu behar ditugu. Jesús edmodora bidali behar du

TUTORETZA


Hasteko, bideo labur bat ikusiko dugu, guri pentzarazteko. Ondoren, gure portaeraz hitz egiten hasiko gara, eta andereñoak prestatuko orri kontrol bat zertarako den eta nola erabiliko dugun azalduko digu.

INGURUNE


Klima zer den eta kliman zer faktorek eragiten duten ikasiko dugu eta Espainiako klimak: mediterraneo ohikoa, barrualdeko mediterraneoa, ozeanikoa, subtropikala eta mendialdekoa. Etxerako Espainako klimen mapa koloreztatuko dugu, liburuan 117 orrialdean bezalakoa.

MATEMATIKA


115 orrialdeko 8, 9, 10, 11, 12 eta 13 ariketak eta 29 eta 30 fitxak zuzenduko ditugu. Gero, ordenagailuak hartuko ditugu eta ahozko buruketak edmodon egingo ditugu. Bukatzerakoan, 9. gaiko izenburua eta 119 eta 120 lauki urdinak sitean kopiatuko ditugu eta koadernoan 116 eta 117 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak; 119 orrialdeko 1, 2 eta 3 eta 120 eta 121 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu. Etxerako ikasi behar dugu, astelehenean azterketa baitugu.

jueves, 13 de marzo de 2014

INFORMATIKA


Voki egingo dugu. Hasteko faltatzen direnak logeatzeko, egin behar dute. Ondoren, prestatu esango duguna eta avatar gure erara moldatuko dugu. Bukatzeko grabaketa egin behar dugu. Bukatzen dutenak beste aplikazio bat erabiltzen hasiko dira, hasteko gero lana ez galtzeko gure gmail erabiltzen sartuko gara. Gure lana Urkiolako irteera ikasi duguna munduari erakusteko izango da. Aplikazio berri hau symbaloon jarrita dago eta liburu bat egiteko balio du.

INGURUNE


Espainiako erliebearen antolamendua ikusiko dugu. Gero, andereñok orri bat emango digu ikasi behar den zerrenda eta mapan kopiatuko ditugu ikasteko. Azterketa data datorren ostegunean jarri ahal dugu. Etxerako ikasi behar dugu.

martes, 11 de marzo de 2014

INGURUNE


Espainako Autonomi Erkidergo mapa eta Espainako Probintzien mapa azterketak egingo ditugu, batzuek Euskal Herriko mapa fisikoa azterketa errepikatuko dute eta edmodora bidaliko dute. Bukatzean, andereñok Espainako erliebe mapa ipiniko digu arbelean eta guk kopiatuko dugu ikasteko, datorren ostegunean azterketa egingo dugu eta. Sitea erabiliko dugu ikasteko.
Azterketak egiteko:

MATEMATIKA


112 orrialdeko 6, 7 eta 10, 113 orrialdeko 11 eta 12; 114 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak; eta 27, 28 eta 31 fitxak zuzenduko ditugu. Klasean 115 orrialdeko 8, 9, 10, 11, 12 eta 13 ariketak egingo ditugu. Etxerako 29 eta 30 fitxak egingo ditugu. Ez ahaztu ostiralerako erregelak eta angelu-garraiagailua ekartzea. Aste honetan gaia bukatzen dugunez, datorren astelehenean azterketa egingo dugu.

viernes, 7 de marzo de 2014

AEO


Klasean gaudenok denbora aprobetxatuko dugu vokirako bakoitzak bere erabiltzailea eta pasahitza sartu duela konprobatzeko, gure lana ez galtzeko. Ondoren, ingurune 8. gaiaren siteko mapak egingo ditugu.

TUTORETZA


Bihar emakume eguna denez, horri buruzuko fitxa bat egingo dugu. Horretarako bikoteka jarriko gara, baina bikote bakoitzean neska bat egon behar da, bi mutil soberan gelditzen direnez. andereñoak norekin ipini esango digu,

INGURUNE


Andereñoak Espainako probintzien mapa emango digu, bete eta koloreztatuko dugu eta etxerako eramango dugu ikasteko, datorren asteartean azterketa baitugu. Bukatzen dugunean siteko ariketak egingo ditugu.

MATEMATIKA


108 orrialdeko 2 eta 3, 109 orrialdeko 4, 5, 6 eta 7; 110 eta 111 orrialdeko 1, 2, 3, 4 eta 5 ariketak zuzenduko ditugu, Gero, problemak ebaztea, datuek zer arauri jarraitzen dioten bilatuz ikusiko dugu eta Edmodon buru kalkulua egingo dugu. Klasean 112 orrialdeko 6, 7 eta 10, 113 orrialdeko 11 eta 12 eta 114 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu. Etxerako 27, 28 eta 31  fitxak egingo ditugu. Azterketa datorren ostiralean egingo dugu.

jueves, 6 de marzo de 2014

INFORMATIKA


Faltatzen direnak bere aurkezpena idatzi behar dute; voki utzi prestatuta eta sitean sartuta hurrengo ostegunean grabatzeko. Kontuz aukeratzerakoan, batzuk ez dira doanik eta ezin duzue erabili eta ez ahaztu zuen erabiltzailea eta pasahitza sartu, bestela alferrikako lana izango da.

INGURUNE


Euskal Herriko erliebe azterketa egingo dugu, horretarako hemen sartuko gara eta egin eta gero power point batean itsatsiko dugu gure azterketa. Bukatzerakoan, andereñoak Espainako Autonomi Erkidergo mapa banatuko digu eta bete eta koloreztatuko dugu. Etxerako eramango dugu ikasteko, datorren asteartean azterketa egingo dugu eta.