martes, 13 de mayo de 2014

INGURUNE


14. gaia hasiko gara. Denbora historikoa urteen, mendeen eta milurtekoen bitartez neur daitekeela jakitea; Kristo aurreko eta ondorengo urteak nola zenbatzen diren gogoratzea; Erromatarren eraikuntza nagusiak berrikustea; unitateko edukiak aurkeztea; K.a. I. milurtekoan Iberiar penintsulan bizi ziren herriak identifikatzea; Iberiarren eta zelten bizimodua ezagutzea; Antzinaroan Penintsulara iritsi ziren herri kolonizatzaileak ezagutzea eta beren koloniak non sortu zituzten ezagutzea gaurko helburuak dira. Koadernoan  gaiaren izenburua ipiniko dugu eta 185 orrialdekoa ikasiko duguna kopiatuko dugu eta 187 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu. Aurkezpena egiten hasiko gara, aurreko gaikoa bukatuta badugu. Etxerako ikasi azterketarako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario