Bideoa ikusi eta gero, 25 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Zirkulazioa odolak odol-hodietan zehar gorputzean egiten duen ibilbidea dela jakitea; sistolea eta diastolea bihotzeko higidurak direla; odolak biriketako zirkulazioan eta zirkulazio orokorrean egiten duen ibilbidea ikustea gaurko helburuak dira. Denbora izatekotan sitekoa egiten jarraituko dugu. Etxerako 27 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu. Azterketa data jarri behar dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario