jueves, 11 de septiembre de 2014

INGURUNE



Bideoa ikusi eta gero, nutrizio-funtzioa gure organismoak behar dituen materialak eta energia lortzeko behar diren prozesu guztiek osatzen dutela ikastea; eta nutrizioan prozesu hauek esku hartzen dutela ulertzea: digestio-,arnasketa-, iraizketa- eta zirkulazioa-prozesuek gaurko helburuak dira. Gero, sitean ipini 1. gaia  eta bere izenburua eta  notebookarena ipini. Etxerako 9 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egin behar ditugu.

INFORMATIKA


Gaur informatika egingo dugu, baina andereñoak besTe gelakoei lagundu behar die, horregatik primeran portatuko gara. Hasteko, sitean orri berri bat egin eta 5. MAILA izendatu. Ondoren, pasaden urteko orri guztiak bertan sartuko ditugu eta aurtengorako orriak prestatuko ditugu.

martes, 9 de septiembre de 2014

TUTORETZA


Lan handia dugu gaur, hasteko klaseko arduradunak aukeratu behar ditugu, ondoren ordutegiak koloreztatuko ditugu.

INGURUNE


Digestio-aparatua zer organok osatzen duten gogoraraztea; elikagaietan mantenugaiak zeintzuk ziren jakitea; elikagaien gurpila eta elikagai taldeak berrikustea; eta unitateko edukiak aurkeztea gaurko helburuak dira. Gero, elikadura eta eboluzioari buruzko textu bat irakurriko dugu eta koadernoan 1. gaiaren izenburua eta ikasiko duguna kopiatuko dugu.

MATEMATIKA


Gogoratzeko zer dakigun eta zer ahaztu zaigun hasierako ebaluazioa egingo dugu, Bi fitxa dira bi aldeetatik, baina ez dira ariketa zailak, Klasean bukatu ez duguna etxerako izango da. Hasi gogor eta indarrez eta kurtsoa erreza izango da.