Plastika lana bukatu behar da erakusketarako. Gero, Voki bukatu ez dutenek, egin behar dute eta besteok Urkiolakoa.
viernes, 6 de junio de 2014
MATEMATIKA
Azterketa arbelean egingo dugu hobeto ulertzeko. Unitatea garatzeko beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptuak gogoratzea; irudi lau baten azalera kalkulatzea, neurri-unitate gisa karratua erabiliz; paper laukidun batean azalera jakineko irudi batzuk marraztea, karratu bat unitate gisa hartuta; azalera-unitateak zein diren jakitea: zentimetro koadroa, dezimetro koadroa eta metro koadroa; bai eta haien laburdurak ere; azalera-unitateen arteko erlazioak zein diren jakitea, eta haiek erabiltzea gaurko helburuak dira. Klasean 181 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak; 182 eta 183 orrialdeko 1, 2, 3, 4 eta 5 ariketak; eta 184 eta 185 orrialdeko 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 ariketak egingo ditugu. Denbora badugu, hasiko gara zuzentzen. Etxerako 55 eta 56 fitxak egingo ditugu.
jueves, 5 de junio de 2014
AEO
Plastika lana bukatu behar da erakusketarako. Gero, Voki bukatu ez dutenek, egin behar dute eta besteok Urkiolakoa.
INGURUNE
199 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak zuzenduko ditugu. Al Andalusko garapen politikoa nolakoa zen jakitea, Kordobako kalifalditik Granadako erresumaren garaira arte; Penintsulako kristau-erresumen hedapena eta finkatzea azaltzea, XI. mendearen hasieratik Granadako erresuma konkistatu zen arte; eta Granadako erresuma zer zen eta nola konkistatu zuten jakitea gaurko helburuak dira. Ondoren gure aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako 201 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu.
martes, 3 de junio de 2014
INGURUNE
14. gaiaren azterketa egingo dugu, bukatu eta gero edmodon horri buruzko test bat egingo dugu. Bukatu ahala, lanean jarriko gara eta 197 orrialdekoa bukatuko dugu eta aurkezpena egiten hasiko gara. Etxerako koadernoan gaiaren izenburua jarriko dugu eta 199 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu.
lunes, 2 de junio de 2014
MATEMATIKA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
