14. gaia hasiko gara. Denbora historikoa urteen, mendeen eta milurtekoen bitartez neur daitekeela jakitea; Kristo aurreko eta ondorengo urteak nola zenbatzen diren gogoratzea; Erromatarren eraikuntza nagusiak berrikustea; unitateko edukiak aurkeztea; K.a. I. milurtekoan Iberiar penintsulan bizi ziren herriak identifikatzea; Iberiarren eta zelten bizimodua ezagutzea; Antzinaroan Penintsulara iritsi ziren herri kolonizatzaileak ezagutzea eta beren koloniak non sortu zituzten ezagutzea gaurko helburuak dira. Koadernoan gaiaren izenburua ipiniko dugu eta 185 orrialdekoa ikasiko duguna kopiatuko dugu eta 187 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu. Aurkezpena egiten hasiko gara, aurreko gaikoa bukatuta badugu. Etxerako ikasi azterketarako.
martes, 13 de mayo de 2014
MATEMATIKA
Metroaren multiploak, haien laburdurak eta metroarekin duten erlazioa jakitea; problemak ebaztean, metroaren eta haren multiploen arteko baliokidetasunak erabiltzea; metroaren azpimultiploak, haien laburdurak eta metroarekin duten erlazioa jakitea; problemak ebaztea, metroaren eta haren azpimultiploen arteko baliokidetasunak erabilita gaurko helburuak dira. Koadernoan notebookarena kopiatuko dugu eta klasean 154 eta orrialdeko 2, 3, 4, 5 eta 6 ariketakegingo ditugu. Etxerako 45 fitxa egingo dugu.
lunes, 12 de mayo de 2014
MATEMATIKA
Gaur azterketa dugu, lehenengoz idatzitzkoa egingo dugu eta bukatzerakoan edmodon sartuko gara eta hor test bat egingo dugu.
viernes, 9 de mayo de 2014
AEO
Bakoitzak bere lanak egiten jarraituko du, matematika eta ingurune bukatu arte, baina bakoitzak bere lekuan, aste honetan oso txarto portatu zarete eta.
INGURUNE
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
