Bigarren gaiarekin, Ladareen erreinua, hain zuzen ere, hasiko gara. Irakurgai bat egingo dugu, ondoren pasaden urtekoa birpasatuko dugu eta aurten ikasiko duguna ikusiko dugu. Koadernoan izenburua jarriko dugu eta ikasiko duguna kopiatuko dugu.
viernes, 4 de octubre de 2013
MATEMATIKA
1. gaiari buruzko azterketa egin behar dugu. Oso zaila ez izatea espero dugu. Hasieran, beti errazak dirudite azterketek, baina azkenean ez dira hain errazak izaten. Bukatu ondoren, 2. gaia eta izenburua koadernoan ipiniko ditugu, 19 orrialdeko 1 eta 2 ariketak, 20 orrialdeko 2 eta 21 orrialdeko 3 eta 5 egingo ditugu. Bukatzen ez ditugunak etxean bukatu behar ditugu. Eta denbora soberan badugu siteko ariketak egingo ditugu.
jueves, 3 de octubre de 2013
INFORMATIKA
Gaur ordenagailuak prest daude gu erabiltzeko, edo behintzat hori suposatzen dugu. Andereñoak guztien gmail prestatu du, orduan google chromen sartuko gara gure gmail erabiltzen. Ondoren berdin egingo dugu internet exploreren eta mozillan. Guzti hori egiten badugu, denbora libre izango dugu, guk nahi duguna ikertzeko.
martes, 1 de octubre de 2013
INGURUNE
Gaur 2 eta 3 fitxak zuzenduko ditugu, ondoren 14 orrialdeko 9, 10, 11 eta 13 ariketak ahoz egingo ditugu. Birpasatzeko, hurrengo Photo Peach egingo dugu:
Gero, gai honetako eskema sitetik eta 16 orrialdeko laburpena koadernoan kopiatuko ditugu, guzti honekin gaia bukatutzat emango dugu eta azterketarako ikasi behar dugu.
MATEMATIKA
Hasteko 17 orrialdeko 11 eta 12 ariketak eta 1, 2 eta 3 fitxak zuzenduko ditugu. Zalantzak argituko ditugu eta birpasatzeko siteko ariketak ordinagailuetan egingo ditugu. Batzuk binaka jarriko gara, ordegailuak konpondu gabe baitaude. Etxerako ikasi behar dugu, hurrengo ostiralean asterketa dugu eta.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

