miércoles, 25 de diciembre de 2013
viernes, 20 de diciembre de 2013
jueves, 19 de diciembre de 2013
ARRATSALDEA
Klaseko azken eguna denez Gabonetako oporrak baino lehen, biharko abestiak entsaiatuko ditugu, gero gure azterketak ikusi ahal ditugu edmodon eta saiatuko gara gure ingurune aurkezpenak bukatzen andereñoari bidaltzeko. Bitartean, andereñoak esango digu edmodoren bidez zeozer egin behar badugu. Ondoren, gure klasea apaintzen jarraituko dugu,
martes, 17 de diciembre de 2013
INGURUNE
Egun gogorra izango da gaurkoa, azterketa dugu eta, eta gainera, edmodoren bidez egingo dugu. Bukatzen dugunean, jarraituko dugu edmodon begiratzeko zer dugun txarto gure mapa kontzeptualean zuzentzeko eta berbidaltzeko andereñoari zuzendu ondoren. Gero, tsunamiak eta uholdeak zer diren sitean jarriko dugu, eginda dugunean andereñoari esango diogu edmodoren bidez eta aurkezpena ere egingo dugu.
MATEMATIKA
68 orrialdeko 1 eta 2 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, buruzko kalkulu batzuk nola egiten diren ikusiko ditugu eta klasean 69 orrialdeko 3, 4 eta 5 ariketak egingo ditugu. Etxerako 70 eta 71 orrialdeko 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 ariketak eta fitxa batzuk egingo ditugu. Azterketa data jarriko dugu oporretatak bueltan egiteko.
lunes, 16 de diciembre de 2013
MATEMATIKA
66 eta 67 orrialdeko 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 ariketak eta 72 orriladeko 1, 2, 3, 4 eta 5 problemak zuzenduko ditugu. Ondoren, zein zatiki diren baliokideak eta zatiki baten zatiki baliokideak kalkulatzen ikasiko ditugu. Etxerako egin 68 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egin behar ditugu.
viernes, 13 de diciembre de 2013
AEO
Denbora libre izango dugu Gabonetako apaingarriak prestatzeko eta gure gela apaintzeko, Gaizka izan ezik, bera zigortuta dagoelako.
INGURUNE
Faltatzen zaigun guztia bukatuko dugu eta sitera igoko ditugu, baina andereñoari edmodon ere jarriko diogu bera ahal dueneann zuzentzeko. Etxerako ikasi behar dugu.
MATEMATIKA
64 eta 65 orrialdeko 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, zatiki bat zenbaki arrunt baten baliokidea dela, nola kalkulatzen den zenbaki hori, nola kalkulatzen den zenbaki arrunt baten zatiki baliokideak eta problemak ebazten egoera grafikoki adierazten ikasiko ditugu. Ondoren Edmodon buruzko kalkulua egingo dugu edmodon eta 66 eta 67 orrialdeko 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 ariketak klasean egingo ditugu. Etxerako 72 orriladeko 1, 2, 3, 4 eta 5 problemak egingo ditugu.
jueves, 12 de diciembre de 2013
INGURUNE
56 orrialdeko 1, 3, 6 eta 7 ariketak, 14 eta 15 fitxak zuzenduko ditugu, gero astearteko lanarekin jarraituko dugu, mapa kontzeptuala sitean ipintzen eta 10. galdera erantzuten, bukatzen badugu aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako hasi behar dugu ikasten azterketarako.
martes, 10 de diciembre de 2013
INGURUNE
Hasteko 12 eta 13 fitxak zuzenduko ditugu. Gero 56 orrialdeko 8, 9, 11 eta 12 ariketak ahoz egingo ditugu. Koadernoan 56 orrialdeko 1, 3, 6 eta 7 ariketak egingo ditugu. Ondoren mapa kontzeptuala egingo dugu bubbl.us erabiltzen. Horretarako mapa kontzeptuala sitean dugu eta symbaloon aplikazio berria. Aplikazio honetan ibiltzeko sartu edmodon eta hor informatikan izango duzue aukezpen txiki bat, 56 orrialdeko 10 galdera sitean ere egingo dugu, dena bukatu eta gero gure aurkezpenarekin jarraituko dugu. Etxerako bi fitxa egingo ditugu. Eta gogoratu azterketa hurrengo asteartean egingo dugula.
MATEMATIKA
63 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, izendatzaile bereko zatikien arteko batuketak eta kenketak egiten, problemak zatikien arteko batuketen eta kenketen bidez ebazten eta buruzko kalkulu batzuk egiten ikasiko ditugu. Ondoren, klasean 64 eta 65 orrialdeko 1, 2, 3, 4 eta 5 ariketak egingo ditugu, bitartean, Lorenak atzo egin ez zuen azterketa egingo du. Etxerako 65 orrialdeko 6 ariketa egingo dugu.
lunes, 9 de diciembre de 2013
MATEMATIKA
5. gaia hasiko gara, notebookerarena koadernoan kopiatuko dugu. Ondoren, Edmodon 4. gairi buruzko test egingo dugu eta buruzko kalkulu beste test bat. Gero, 4.gaiaren siteko ariketak egingo ditugu ordenagailuz birpasatzeko. Etxerako 63 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu.
jueves, 5 de diciembre de 2013
INFORMATIKA
Hasteko begiratuko dugu nortzuk ez gauden informatika taldean, ondoren jarraituko dugu gure aurkezpena egiten. Bukatzen badugu, andereñoak erakutsiko digu nola ipini gure sitean.
INGURUNE
55 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Gero siteko bideo batzuk ikusiko ditugu. Ondoren gure aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako 12 eta 13 fitxak egingo ditugu
martes, 3 de diciembre de 2013
EUSKARA EGUNA
Euskara eguna dela eta, ingurune ez dugu izango, horren ordez gure flashmove egingo dugu eta hemendik You Tubera zuzen joango gara. Eguraldiaren arabera jarduerak patioan edo gimnasioan izango ditugu. Ondo pasatuko dugu, eta ez ahaztu euskaraz bizi!!!
MATEMATIKA
lunes, 2 de diciembre de 2013
MATEMATIKA
54 orrialdeko 1 eta 2 ariketak, 55 orrialdeko 3, 4 eta 5 ariketak, 56 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak, 57 orrialdeko 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 ariketak eta 14, 15 eta 16 fitxak zuzenduko ditugu. Klasean 58 orrialdeko 4, 5, 6, 7, 8, 10 eta 11ariketak egingo ditugu. Bitartean siteko ariketak arbelean egingo dittugu, eta denbora izatekotan ordenagailuak hartuko ditugu egiteko. Etxerako 61 orrialdeko 10, 11 eta 12 ariketak egingo ditugu.
viernes, 29 de noviembre de 2013
AEO
Batzuk erlijiora joango gara eta klasean gelditzen garenok gure gauzak egiten jarraituko dugu, baina Gaizka dago zigortuta eta ezin du ordenagailua erabili, ezta besteekin egoten.
TUTORETZA
Hasteko gure poraerari buruz hitz egingo dugu. Atzo Lorenarekin gertatu zena. Klaseko portaerari buruz ere hitz egingo dugu.
MATEMATIKA
Ahozko buruketak egingo ditugu, baina gaur edmodoren bitartez izango da. Gero, 52 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak, 53 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak, 60 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak, eta 12 eta 13 fitxak zuzenduko ditugu. Zenbakitzaile edo izendatzaile bera duten zatikiak alderatzen eta ordenatzen ikasiko ditugu; eta 99, 199, 299... eta 98, 97, 96... nola batzen diren kalkulagailurik gabe ikusiko dugu. Ondoren, koadernoan 54 orrialdeko 1 eta 2 eta 55 orrialdeko 3, 4 eta 5, 56 orrialdeko 1, 2 eta 3 eta 57 orrialdeko 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 ariketak egingo ditugu, nahiz eta asko dirudite ere, oso errazak dira. Denbora soberan badugu, siteko ariketak egingo ditugu. Etxerako 14, 15 eta 16 fitxak egingo ditugu.
jueves, 28 de noviembre de 2013
INGURUNE
51 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Ondoren, gure helburuak hauek izango dira:
• Lurraren barne-energiak lurrikarak eta sumendiak sortzen dituela ulertzea.
• Lurrazalaren bat-bateko mugimenduek lurrikarak sortzen dituztela jakitea.
• Sumendiak zer diren eta zer zati dituzten jakitea.
• Espainian lurrikarak eta sumendi- erupzioak batez ere non dauden jakitea.
Etxerako 53 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu.
martes, 26 de noviembre de 2013
INGURUNE
Hasteko, 49 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Ondoren, Lurrazala osatzen duten harriak hainbat prozesuren bidez higatzen eta sakabanatzen direla ikastea; zatikatutako harriak izaki bizidunen hondarrekin, airearekin eta urarekin nahasten direla, eta lurzorua osatzen dutela ulertzea; eta higadura, garraioa eta sedimentazioa nola gertatzen diren jakitea, eta prozesu horiek lurrazala nola aldatzen duten ulertzea izango da gure gaurko lana. Gero, 4.gaiko aurkezpena egiten hasiko gara. Etxerako 51 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu.
MATEMATIKA
50 orrialdeko 1 eta 2 ariketak eta 51 orrialdeko 3, 5 eta 6 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, zenbakien zatikiak kalkulatuz, gauzak zati berdinetan banatzen eta saiakuntza eta errorea metodoaren bidez problemak ebazten ikusiko dugu. Klasean 52 orrialdeko 1, 2 eta 3 eta 53 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu eta etxerako 12 eta 13 fitxak egin behar ditugu.
lunes, 25 de noviembre de 2013
MATEMATIKA
49 orrialdeko 1, 2, 3, 4 eta 5 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, zatikien gaiak nola irakurtzen eta idazten diren eta buru kalkulu batzuk nola egiten diren ikusiko ditugu. Ondoren notebookarena koadernoan kopiatuko dugu eta klasean 50 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egingo ditugu. Denbora ba dugu, siteko ariketak egiten hasiko gara. Etxerako 51 orrialdeko 3, 5 eta 6 ariketak egingo ditugu. Enara, Natalia, Ander, Gaizka, Lierni, Lorena, Imanol, Iker eta Nahia etxerako lau zatiketa egin behar dituzte.
viernes, 22 de noviembre de 2013
ARRATSALDEA
Benetan berezia izango dena. Hurrengo gaiei buruzko hitzaldia izango dugu. Ondoren, denbora badugu muralekin jarraituko dugu.
INTERNETEKIKO AHOLKUAKFAMILIA DEKALOGOA INTERNET ETA TEKNOLOGIA BERRIZi buruz
INGURUNE
Lurra hainbat geruzaz osatuta dagoela ikasiko dugu: geosfera, hidrosfera eta atmosfera, hain zuzen ere. Etxerako 49 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak koadernoan egingo ditugu.
MATEMATIKA
Gaur lan asko dugu. Hasteko, azterketa egin behar dugu, ondoren blogean sartuko gara buru kalkulu test egiteko, ondoren edmodon sartuko gara matematika taldean beste test bat hor egiteko. Bukatzen dugunean, 4.gaiaren izenburua koadernoan ipintzen dugu eta 49 orrialdeko 1, 2, 3, 4 eta 5 ariketak egin behar ditugu. Azterketa egiten ari direnei ez molestatzeko, edmodon izango dugu liburuko ariketak. Bukatzen ez baditugu, etxeko lanak izango dira. Lorenak sei zatiketak bidali behar ditu, bestela 0 bat izango du.
jueves, 21 de noviembre de 2013
INFORMATIKA
Edmodon sartuko gara informatika taldean sartzeko, ondoren erlijioan sartu dugun lanekin jarraituko dugu, ez badugu bukatu.Bukatzen badugu, gure aurkezpenekin jarraituko dugu.
INGURUNE
4. gaia hasiko gara, "Lurra" hain zuzen ere; eta gure planeta nola dagoen osatuta, erdigunetik kanpoko espazioraino, lurrazala zer fenomenoren bidez aldatzen den, lurrikarak eta sumendiak zer diren eta nola sailkatzen diren harriak, jatorriaren arabera ikuiko dugu. Hasteko "Timanfayako erupzioak" testua irakurriko dugu. Ondoren aurreko gaien aurkezpenak bukatzen saiatuko gara.
martes, 19 de noviembre de 2013
INGURUNE
Gaur egun gogorra izango da, azterketa dugu eta. Lasaitasunez hartu behar dugu. hasteko idatziz egingo dugu azterketa eta bukatzerakoan ordenagailua hartuko dugu eta ingurune test egingo dugu. Bukatzen dugunean gure aurkezpena egiten jarraituko dugu.
MATEMATIKA
46 eta 47 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak eta fitxa 11 zuzenduko ditugu; zalantza guztiak argituko ditugu eta azterketarako prest egongo gara. 4. gaia hasiko gara. Ondoren, sitean zatiketak eta buru kalkulu egingo ditugu. Etxerako ikasi behar dugu.
lunes, 18 de noviembre de 2013
MATEMATIKA
44 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak eta 45 orrialdeko 7, 8, 9 eta 10 ariketak zuzenduko ditugu. Hiru ezaugarriko barra-grafikoak interpretatzen eta adierazten ikusiko ditugu. Gero, klasean 46 eta 47 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak egingo ditugu. Ondoren, batzuk zatiketak bidali behar dutue edmodoren bidez eta buru kalkulu egingo ditugu Etxerako fitxa 11 egingo dugu.
viernes, 15 de noviembre de 2013
AEO
TUTORETZA
Begiratuko dugu atzo arratsaldean egin genuena eta jarraituko dugu, ingurune zuzentzen, matematika zatiketak bukatzen eta ingurune aurkezpena egiten.
INGURUNE
41 orrialdeko 1 eta 2 ariketak, 42 orrialdeko 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 ariketak eta 10 eta 11 fitxak zuzenduko ditugu. Baina gaur desberdina egingo dugu, fitxak arbelean zuzenduko ditugu eta beste ariketak edmodoren bidez. Gero hormairudi batzuk ikusiko ditugu eta sitean gaiaren laburpena kopiatuko dugu. Bukatzerakoan, aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako ikasi behar dugu.
MATEMATIKA
43 orrialdeko 10 eta 11 ariketak eta fitxa 10 zuzenduko ditugu. Zuzentzen dugun bitartean ordenagailuak piztuko ditugu, ahozko buruketak ordenagailuz egiteko. Gero, PDIn zuzenduko ditugu. Ondoren, taula batean eta grafiko batean datuak bilatzen problemak ebazten ikasiko dugu. Klasean 44 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egingo ditugu, kukatzerakoan siteko ariketak egingo ditugu eta egindako zatiketak edmodoren bidez bidaliko ditugu. Etxerako 45 orrialdeko 7, 8, 9 eta 10 ariketak egin behar ditugu.
jueves, 14 de noviembre de 2013
INFORMATIKA
Bakoitzak bere aurkezpena egiten jarraituko du. Andereñoa ez dagoenez inoiz baino hobeto portatuko gara. Gaizkak koadernoan egiten jarraituko du.
INGURUNE
Klasean 42 orrialdeko 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 ariketak egin behar ditugu, bukatzen dugunean, hartzen dugu dugu ordenagailua aukezpena egiten jarraitzeko. Etxerako 10 eta 11 fitxak egin behar ditugu.
martes, 12 de noviembre de 2013
INGURUNE
fitxa 9 zuzenduko dugu eta hurrengo bideoa ikusiko dugu.
Ondoren, ingurumena nola babesten den ikusiko dugu eta gure aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako 41 orrialdeko 1 eta 2 ariketak koadernoan egingo ditugu. AZTERKETA DATA JARRIKO DUGU.
MATEMATIKA
40 orrialdeko 1 eta 2 ariketak eta fitxa 9 zuzendukodugu. Klasean 43 orrialdeko 10 eta 11ariketak egingo ditugu. Ondoren siteko ariketak egingo ditugu, eta andereñoari bidaliko diegu edmodoren bidez, horretarako matematika taldean sartu behar dugu. Etxerako fitxa 10 egin behar dugu. AZTERKETA DATA JARRIKO DUGU.
lunes, 11 de noviembre de 2013
MATEMATIKA
38 eta 39 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak eta fitxa 8 zuzenduko ditugu. Bi eragiketa edo gehiagoko problemak ikusiko ditugu eta 40 orrialdeko 1 eta 2 problemak egingo ditugu. Ondoren siteko ariketak egingo ditugu, eta andereñoari bidaliko diegu edmodoren bidez, horretarako matematika taldean sartu behar dugu. Etxerako fitxa 9 egin behar dugu.
viernes, 8 de noviembre de 2013
AEO
Erlijiora ez doazenek, etxeko lanak egin ditzakete, baina batzuk matematika ariketak egin beharko dituzte ordenagailuz.
TUTORETZA
Astelehenean agenda 21eko lehenengo bilera izando denez, gure ordezkaria aukeratu behar dugu. Horretarako, edmodo plataforma erabiliko dugu. Gure symbaloon dugu sarbidea, eta andereñoari kasurik egiten gure ordezkaria aukeratuko dugu. Ondoren, matematika ariketak egiten jarraituko dugu.
INGURUNE
39 orrialdeko 1 eta 2 ariketak zuzenduko ditugu, ondoren gure aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako fitxa 9 egingo dugu.
MATEMATIKA
37 orrialdeko 6 eta 7 ariketak zuzenduko ditugu. Zuzentzen dugun bitartean ordenagailuak piztuko ditugu, ahozko buruketak eta buru kalkulu test ordenagailuz egiteko. Ondoren, aldaketak zatiketa baten gaietan ikusiko ditugu. Gero, 38 eta 39 orrialdeko 1, 2, 3 eta 4 ariketak klasean egingo ditugu. Bukatzen dugunean, siteko ariketak egingo ditugu. Etxerako fitxa 8 egin behar dugu.
jueves, 7 de noviembre de 2013
INFORMATIKA
Gaur, nola idatzi ahal den idazlan bat eta non gorde behar dugun ikusiko dugu. Ondoren, gure sitean orri berriak sortuko ditugu matematikarako, ingurunerako, euskararako... Bukatzen dugunean, ingurune aurkezpena egiten jarraituko dugu.
INGURUNE
37 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzenduko ditugu. Gero, ingurumena zer den, nola gizon-emakumeok aldatu egiten dugun ingurumena eta ingurumenaren arazoak ikusiko ditugu. Ondoren gure aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako 39 orrialdeko 1 eta 2 ariketak egin behar ditugu.
martes, 5 de noviembre de 2013
INGURUNE
Hasteko, fitxa 8 zuzenduko ditugu, gero ekosistemetako elikadura ikusiko dugu, horretarako ekosistemako ekoizleak, kontsumitzaileak, deskonposatzaileak, elika-kateak eta elikasareak zer diren jakin behar dugu. Hobeto ulertzeko hurrengo ariketa egingo dugu arbelean. Ondoren, aurkezpena egiten jarraituko dugu. Etxerako 37 orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak egin behar ditugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)